XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta fruitu hura jasotzera zihoanean, itzarri eta eten egin zitzaion ametsa.

Begiak ireki ahala, asaldatu egin zen, aldamenean oilorik ikusi ez zuelako.

Ohetik jaikitzera zihoanean, berriz, ihes egina zirudien oiloari leihotik oihu egiteko... hantxe ikusi zuen, mantak jaso ahala, arrautza beltza!

- Ama!

- Zer?

- Klotildek arrautza beltza errun du, baina bera alde egina da! eta arrautza erakutsi zion.

Leontxi harri eta zur geratu zitzaion, ezertxo ere ulertu gabe.

Eta gauez izandako ametsa kontatu, eta bukaeran halaxe esan zion Zotzek:

- Ama, lehengo batean zoriontsuak ginela amestu nuen eta zuk hori oilo zuriak arrautza beltza jartzea baino zailagoa zela esan zenidan...

- Eta gaur oilo zuriak arrautza beltza errun badu, horrek esan nahi du laster zoriontsuak izango garela.

- Nola izango gara, bada, zoriontsu, don Meliton kartzelan dugunean?

- Aurrerantzean alderantziz esan beharko diat: oilo beltzak arrautza zuria jartzea baino zailagoa duk hori!